XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fideltasun bi

Mimetismoa da kazetariaren gatxik txarrenetarikoa.

Eta besteona be bai.

Gure irakurleak eta gure zeresana kontutan hartuta idatzi barik, besteen idazteko modua kontutan hartuta idaztea da mimetismoa.

Baina ez daukagu fidelak izan beharrik ETBko, irratiko, Egunkariako, literaturako eta abarretako hizkera-moduari.

Gure fideltasunak bi dira: gure irakurleak eta euskera idatziaren arauak.

- Gure irakurleak: atxabaltarrak.

Gure eskualdeko azpieuskalkian egiten dute berba gehienek.

Erdiak inguru alfabetatu barik daude gure hizkuntzan.

Gehienek erdaraz samurrago irakurten dute.

Askok, kostatu egiten zaielako, baztertu egiten dituzte euskerazko irakurgaiak.

Horreindako denendako gabiltza gu idazten.

Eurek ulerketako moduko hizkuntza egin behar dugu.

Jakina, hori ez da gure fideltasun bakarra.

Baina komunikazino hori galtzen bada, beste fideltasun guztiak alperrikoak dira.

- Arauak: idatzizko euskera estandarrerako arauak finkatu zituen 'euskera batuak'.

Euskera batu horren arau nagusietan atzera jo eta barriro sakabanaketa osoan sartzeari ez diogu komenigarria erizten.

Fideltasun bi horrein arteko idazkera egingo dugu.

Hiru berbatan esateko, honela idatziko dugu:

Samur.

Euskera batuan.

Aretxabaletako berbekin eta sintaxiarekin.

Hiru multzo

Hiru multzotan jarri liteke gure aukera:

1.- Euskera batuaren oinarrizko erabakien gainean idatziko dugu.